Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Haizea sahats artean

Idazlea: Keneth Grahame

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Itzultzailea: Miren Arratibel

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2013

Bilduma: Klis-klasikoak

Adina: 10tik gora


Laburpena:

1908an argitaratu zuen estreinakoz Kenneth Grahame idazle eskoziarrak (1859-1932). Lau urteko semeari ahoz kontatzen zizkion istorioetan oinarritu zen haur eleberri hau ontzeko. Bankuko lanpostua utzi eta Tamesis ibaiaren ertzean hasi zuen bizimodu berria Grahamek eta egilea bezala, ibaiaren ertzean bizi dira eleberri honetako protagonistak ere: Satorra, Igaraba, Ur Arratoia eta Apoa. Grahamek izandako bizimodu garratzaren beste muturrean, animalien gizarte idealizatu eta zoriontsua eskaintzen du eleberriak, elkartasuna eta samurtasuna nagusi diren lagunartea. Poesiara hurbiltzen den estiloz idatzitako kontakizunean, lau lagunen abentura eta pasadizoak kontatzen ditu egileak, ibaiertzean egindako joan-etorriak eta eguneroko abenturatxoak eta Apoaren erokeria barregarriak. Gizakien antza eta haurren inozentzia dute animalia hauek eta beren xalotasunak egiten ditu hunkigarri. Liburuari darion xalotasun, poetikotasun eta hunkitzeko gaitasun horregatik irakurri da belaunaldiz belaunaldi joan den mende osoan zehar liburu hau, herrialde anglosaxoietan batez ere. Estreinakoz argitaratu da orain euskaraz, Elena Odriozolaren ilustrazioek lagunduta eta Miren Arratibelen itzulpenean. Juan Kruz Igerabidek egin dio hitzaurrea eta Erein eta Igela argitaletxeek plazaratu.


Haizea sahats artean