Izenburua: Guruyi
Idazlea: Jon Lorente
Ilustratzailea: Maite Rosende
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2022
Orri kopurua: 60
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Yogaren inguruko komiki bat da. Liburuaren hasieran pertsonaia bakoitza azaltzen du. Pertsonaia bakoitzak berezitasun konkretu bat du. Istorioa Himalayan kokatzen da. Lagun talde batek Himalayako mendirik altuenera igo nahi du Guruyi etxera iritsi ahal izateko. Bide horretan, hainbat abentura bizitzen dituzte eta Guruyi etxera iristea lortzen dute. Bertan, Guruyi maisuak beraien hutsuneak edo kezkak gestionatzen lagunduko die yogaren bitartez.
Testu laburrak ditu. Ilustrazioak oso koloretsuak dira, eskuz eginak eta tamaina desberdinetakoak. Testuaren lagungarriak. Gainera, adierazi nahi duenaren arabera ere kolore gama aldatzen doa, udaberrian kolore biziagoak erabiltzen ditu eta neguan, aldiz, ilunak.