Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ezekiel nora ezean

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2012

Orri kopurua: 156

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Ezekiel (Elkar, 2009) eleberri arrakastatsuaren jarraipena.


Gogora dezagun Ezekielen lehen eleberrian protagonistaren eta bere hiru lagunen muxu bat lortzeko gora beherak kontatzen zirela, neskak eta motorrak beti gogoan zituen hamalau urteko laukotearen bizi-xede ia bakarra.


Oraingoan dena antzeko posturan aurkituko ditugu. Oraingoan ere dena Ezekielen inguruan eraikita dago: lekuak, uneak, ekintzak... Pertsonaia gehienak nerabeak dira. Lau eszenatokiak eskolako pasilloa, gazte lokala, taberna eta etxea. Eta, jakina, klimaxa ekarriko duen unean txosna eta Dja dituen festaz gozatuko dugu.


Narrazioa arina eta elkarrizketa askokoa da, Ezekielen pentsamendu pendularrean murgildua. Mutilari errukiz jarraitu eta happy end-a nola iristen den irrikaz irakurriko dutenen bazka perfektua.


Idazle elgoibartarraren arma nagusia nerabeak bitartekaririk gabe hizketan jartzea da, gaztetasunaren estereotipo jakin bat hobetsiz, eta aurreiritzi edo juzguak beren ahotan utzita. Hori eta testu irakurterraz eta ongi xehatuak eskaintzea, esfortzu minimoarekin irakurri ahal izateko bataz beste dituzten 150 orrialdeak.
 


Ezekiel nora ezean