Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Euria

Idazlea: Daniel Nesquens

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belástegui

Itzultzailea: Jon Suarez

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2003

Bilduma: Mendi sorgindua

Orri kopurua: 32


Laburpena:
Euria liburuaren istorioa poesiaz beteriko kontakizuna da bai Daniel Nesquensen testuagatik bai Elena Odriozolaren irudiengatik. Neskato baten begien bidez euriaren zenbait irudi desberdin agerraraziko dizkigu idazleak, ze euria egitea eta zaparradak ikustea zerbait magiko eta poetikoa izan baitaiteke. Batzuei euria gustatzen zaie, besteei, ordea ez. Eta zuri, gustatzen al zaizu?


Prentsako aipamenak:

- Asun Agiriano, Behinola 10. zenbakia, 2004ko ekaina Euria sarri egiten duen herri honek honelako ipuin gehiago beharko luke izan!

Haur batengan euriak sortzen duen asperdura du gai nagusi. Akaso abstraktuegia da gaia orokorrean harturik baina originala ere bada. Etxeko leihotik begira eta buruan bueltaka dabiltzan pentsamenduak dira ipuin honetan agertzen diren ideia nagusiak; haurrak duen ezagupen xumeetatik abiatuta, jakina!

Erritmo motela du, beraz, hausnartzeko gonbitea ezin hobea egiten digu. Ipuin hontan, alde batetik, atertzea du behingoz, haurrak kalean jolasean ibiltzeko; bestetik, euriari zer onak ikusten dizkio edo txarrak... Horrela pentsatzen batetik bestera, leihoaren kontra aurpegia duela, ur ttanttaren lagun egingo da, haiekin jolastuko baitu.

Daniel Nesquens ezaguna dugu, "Diecisiete cuentos y dos pingüinos" eta "Hasta (casi) 100 Bichos" ipuin bilduma zoragarriak idatzi zituenetik, idazle ezhoikoa da, nonsense estilokoa, umoretsua eta hitzen jostalaria. Eta filosofikoa, ipuin honetan adierazten den bezala.

Elena Odrizolaren ilustrazioek garrantzi handia dute. Oro har, irudiaren aldeko testua da, ilustrazioaren laudorioa. Esan dezakegu Aizkorri Mendi Sorgindua bildumako ipuin honek albuma izateko baldintzak betetzen dituela, azala gogorra izan ez arren.


Euria