Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Esne berriketan

Idazleak: Uxue Alberdi Estibaritz

Ilustratzailea: Begoņa Durruty Sukilbide

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Orri kopurua: 125

Adina: 16tik gora


Laburpena:

“Esne berriketan” Uxue Alberdik idatzi eta Begoņa Durrutyk ilustratutako literatur lana da. Narrazioa eta ilustrazioa uztartzen dituen liburu laburra da,  Euskal Herriko emakume ezberdinen kontakizunen bilduma. Ahoz kontaturiko istorioak idatzi ditu Uxue Alberdik eta bata bestearen atletik azaltzen zaizkigu, Begoņa Durrutyren ilustrazioek apainduta. Entzundakoaren transkripzio zintzoa eta argia egin du Uxuek eta inoiz entzun ez diren ahotsei bizia ematearen aberastasunez gain, Euskara hizkuntza aberatsa eta anitza irakurtzeko aukera ematen digu liburuak.

Orrialde guztietan topa ditzakegu Durrutyren ilustrazioak. Gehienetan txikiak, orrialdetako alboetan, arkatzez marraztutako irudi adierazgarri eta soilak. Batzuetan arkatzak leku gehiago hartzen du, testuaren gainetik pasatzeraino. Beste batzuetan, testuak lekua egiteraino hartzen dute lekua ilustrazioek eta baita, tarteka, orriren bat bete ere. Zuri beltzezko “zirriborroen” antzera azaltzen dira gehienak baina berdea ere, liburuaren azaletik, kontakizunen izenburuetatik pasa eta marrazkietaraino, oso presente dago liburuan, estetika bateratu eta ederra emanez. Testuek eta ilustrazioek bat egiten dute eta kontakizunak aberatsagoak egin.

Liburu bukaeran kontakizunen aurkibide bat dago eta istorioen kontalarien zerrenda ere bai.


Esne berriketan