Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Elezaharren bidetik

Idazlea: Martin Anso

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2004

Bilduma: Ostiral saila

Orri kopurua: 222


Laburpena:
Zazpi euskal herrietako elezahar sorta ongi hornituta eskaintzen digu Ansok bere lehen liburuan. Kazetari estilo zoliaz idatziak daude, ezinbestez. Agertzen diren lekuei, pertsonaiei ongi lotuak. Beharbada, ez dute erabat aseko espezialisten jakin-mina. Ez da hau haientzat egindako bilduma orotarikoa. Baina elezaharren bide liluragarrian barrena abiatzako zaku polita da, zaku ura isuriz doana sorginen bidean.


Prentsako aipamenak:

- Pilar Iparragirre, ARGIA, 2004ko ekainaren 27a Elezahar kontutan oso aberatsa dugu Euskal Herria, eta altxor horretan arakatu zuen Martin Ansok Gara egunkarian argitaratzeko istorio hauek idazteko orduan. Zazpi euskal lurraldeetako legendak dira batzuk, ipuin tradizionalak besteak, gertaera historiko apokrifoak ere ez dira bilduman falta, ez eta beste motako kontakizunak ere. Amodio istorio triste bezain gozoekin batera, badira berean gertaera gogorrak islatzen dituzten makina bat kontakizun, Euskal Herrian ere ez baitira gutxi izan historian zehar gertatutako bortxaketak, mendekuak, horma arteko zigorrak, urkamenduak eta beste abar luze bezain ankerrak. Horietako askoren berri ematen digute Martin Ansok umore ukitu galantaz idatzitako istorio hauek. Chambre dÆAmour-en ito ziren gazteen maitasun sutsuarekin hasi, eta hor garamatza, San Adriango bideetan barna, traidoreei aterpe ematera ukatzen den Nafarroako lurretatik, pirata baionar baten gorabeheretara, gauez Maddi eta egunez oreina zen neskatilaren kasua ahaztu gabe, euskal etnologo eta folkloristen liburuetan zein egungo idazleen lanetan aurkitu dituen elezahar polit hauek kontatzerakoan.


Elezaharren bidetik