Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Burua galdu zuen jirafa

Idazlea: Bertol Arrieta

Ilustratzailea: Concetta Probanza Arrizabalaga

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Bilduma: Batela, 35

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin fantastikoa da, adiskidetasuna eta errepikapenean oinarritutako jolas narratiboa ardatz hartzen dituena. Tonua umoretsua da, ganberroa.

Ipuinaren izenburuak alegoria bat (ikusezinak diren ideiak irudiz azaltzeko ahalegina) dirudien arren, “burua galdu” esaerak jolas narratiborako bidea zabaltzen du, baina ipuin honetan ez du maitemintzearen ondorioez hausnartzen, ezta, oro har, “burua galdu” esaeraz ere.

Behin batean, jirafa maitemindu zen, eta burua galdu zuen. Lehoi magoak lagundu nahi izan zion, baina jirafaren burua jarri ordez beste animalien buruak jarri zizkion. Azkenean lortu zuen jirafarena ipintzea, baina bekoz gora ipini zion, alderantziz. Jateko ezindua gelditu zenez, horri ere irtenbidea bilatu zion lehoiak. Igelak guztia ikusi zuen, eta ederki pasa zuen.

Ilustrazioek bi orrialdeak betetzen dituzte, eta testua barruan txertatuta agertzen da; kolore argiaren gainean hizkia ongi irakurtzen da. Pertsonaia nagusia nabarmentzen da silueta lodi batez, paisaiako elementuak berriz, siluetarik gabeak dira. Afrikako koloreak eta paisaia islatu nahi izan dira. Ilustrazioak testua aberasten du.


Burua galdu zuen jirafa