Izenburua: Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
Idazlea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Malen Amenabar
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2024
Bilduma: Perzebal
Orri kopurua: 77
Adina: 12tik gora
Laburpena:
1984ean idatzitako eleberriaren edizio berritua . Azal arineko liburu honetan dagoen eleberria errealista da: agure protagonistak, iraganeko herria eta lagunak oroitzen ditu atzerriko hiritik eta hiru lagunen arteko harremanaz hitz egiten dio bere biloba amerikarrari. Misterio apurrezko korapiloa du: bi lagunen arteko haserrealdi eta apustuaren ebazpen bat espero baita. Testuingurua Ameriketan dela azpimarratzeko eta protagonistaren hizkuntza-hibridazioa agerian utziz, eleberri osoan zehar, bere iraganeko pertsonari Old Martin deitzeaz gainera, hainbat hitz eta espresio trukatzen ditu ingelesez euskararen gainetik (garden, memory, city, if you ask me,…).
Bestalde, Malen Amenabarren 8 ilustrazio topatuko ditugu aurrera doan istorioan zehar sakabanatuta. Narratiba linealik ez duten arren, espazio eszeniko berdinean daude irudikatuta (harrizko pareta eta egurrezko lurzoru batean) eta, egurrezko aulki baten inguruan gehienetan, eleberriaren protagonisten eszena ezberdinak irudikatzen dituzte. Zehazki, ez dute istorioa ulertzeko gako garrantzitsurik argitzen.