Izenburua:
            Benetako pirata
        
                
            Idazlea:
                        
                Arrate Egaña Gimenez            
                    
        
								
						Ilustratzailea:
														Arrate Egaña										
				
				
                
            Argitaletxea:
            Elkarlanean        
                        
            Urtea:
            2001        
        				
                
            Bilduma:
            Xaguxar
        
                        
            Orri kopurua:
            64        
                                    
        
            Laburpena:
            Liburu honetako neska protagonista antzerkigile amorratua da, antzerkiak aukera ematen baitio pertsonaia askoren larruan sartu eta abentura zirraragarriak bizitzeko. Behin, gure protagonistari neska ederraren papera egokitu zitzaion eskolako antzerki batean. Pozak airean zegoen, horregatik, baina... Okulistarengana joan zen batean, “r”ak eta “n”ak ondo bereizten ez zituela eta, txaplata bat jarri zioten begi batean. Eta zeren papera egin dezake neska batek, txaplata bat begian duela, piratarena ez bada?
        
                
                
            
            Prentsako aipamenak:
            - S. G., Behinola 6.zenbakia 2002ko maiatza Duela hiru bat urte "Bapore saria" irabazi ostean, Arrate Egaña haur eta gazte literaturaren plazara atera zen 
Printzesa puzkertia lanarekin (ikus Behinola 2). Eta orduko lehen saio haren ondoren etorri da Benetako pirata hau. Obra honetan, bi istorio ez ezik, bi genero ere uztartzen direla esan daiteke: batetik kontakizun nagusia, neska protagonistaren ahotik jasotzen duguna; eta bestetik neska horren eskolan prestatzen ari diren antzerki lana. Bata bestearen barruan, beraz. Gainera, bi istoriook itsas girokoak ditugu: neskatoa itsas aldeko herri batean bizi da, eta prestatzen ari diren antzezpena itsas piraten istorioa da. Bigarren hori zatika eskaintzen da, eta entseiuetan gertatu ohi denez, zati batzuk errepikatuta; guztiarekin ere, oso ondo jarrai daiteke haria, eta antzezpeneko istorioa oso ondo ulertzen da, azken orduko aldaketak eta guzti.
Istorio nagusiari dagokionean, protagonista, bere "begi nagia" dela eta jarri behar dioten txaplataren ondorioz, gero eta gehiago identifikatzen da antzerki-laneko piratekin aurretik bete behar zuen neska bahituaren paperarekin baino, eta  paper berrian ere protagonista izatera iristen dela esan liteke.
Hizkera aldetik ere, nolabait bereiztuta daude istorio biak: nagusian hizkera estandarra erabiltzen den bitartean, antzerki lanean euskalki batzuen ñabardurak aurki daitezke (piratek bizkaiera kutsuko hizkera darabilte, eta "Goizalbako distira" itsasontziko handikiek, berriz, lapurtera kutsukoa).
Liburu dibertigarria, beraz, egilearen beraren irudiez lagundurik.