Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bainera bete itsaso

Idazleak: Miren Amuriza Plaza

Ilustratzailea: Irati Eguren Arruti

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Orri kopurua: 27

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan ipuin errealista bat kontatzen zaigu, batzuetan behar-beharrezkoa izaten dugun mundutik deskonektatzeko beharrari buruz, haur baten ahotik kasu honetan.

Mararen izena etxeko guztien ahotan dabil, eta Marak itolarria sentitu du. Bere babeslekua komuneko bainuontzia da, ur azpitan egonik sentitzen duen bakea. Han aske sentitzen da.

Narrazioari ezinbesteko ekarpena egiten dio, lana borobilduz. Testuaren gaiarekin bat dator. Kolore apalak erabiltzen dira, zuri-beltzak eta urdin berdexka. Marrazketa egiantzekoa da, figuratiboa. Arkatza eta ur-margoekin eraikitako irudiek dena betetzen dute.


Bainera bete itsaso