Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Badauzkat nire zulotxoan

Idazlea: Alaine Agirre

Ilustratzailea: Karmele Gorroño eta Irene Irureta Irrimarra

Argitaletxea: Itxaropena

Urtea: 2020

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:
Behin eta berriz egiten du urtxintxak bere zulotxorako bidea, negua pasatzeko gordeko dituen fruituak biltzen. Egiten duen lanaren emaitza zenbatzea irakurlearen esku dago: sagar bat, bi piku, hiru intxaur… Behetik gorako erreskadan. Ilustrazioek bi orrialde hartzen dituzte eta, ohituta ez bagaude ere, modu horizontalean aurkezten dira; liburua ireki eta ezker-eskuin izan beharko lukeena, goi eta behe bihurtuta. Irudi zehatz eta goxoak kolore bizi eta deigarriekin osatuta daude. Naturako hosto, zuhaitz eta fruituak dira nagusi. Era berean, amaieran garrantzitsua izango den xehetasun batekin jolas egiten da, orrialde guztietan zehar.


Badauzkat nire zulotxoan