Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Badakit baratzea lantzen

Idazlea: Elena Odriozola Belastegui

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Ediciones Modernas El Embudo

Urtea: 2022

Orri kopurua: 22

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da. Azalean dauden ilustrazio eta izenburuak barnean topatuko dugun egunerokotasuneko istorio xumea aurkezten digute: neskatila batek baratzean landatutakoaren uzta nola jasoko duen.

Tonu lasaiko, kolore apaleko eta irakurketa erritmo patxadatsuko istorioa da. Ia errepikakorra dirudien espazioan, denborak, naturan bezala, bere kadentzia markatzen du.

Liburuxkan garrantzi nagusia irudiek dute eta testuak, protagonistaren pentsamenduak, laburrak dira. Irudiak behin eta berriro begiratzeko daude, ezkerraldeko orrietan txabolako lanabesak erakusten zaizkigu beti, eta eskuinaldean, orri zabalgarrietan, baratzea eta protagonistaren ekintzak.


Badakit baratzea lantzen