Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Asto baten malura

Idazlea: Lurdes Iriondo

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Gero-Mensajero

Urtea: 1975

Orri kopurua: 20

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek iraganeko bizimoduaren eta gaurkoaren mugan jartzen gaitu. Istorio malenkoniatsua da, kronika eran idatzia da, edergailurik gabe, eta erakargarria da halere, protagonistak bere patu beltzaren aurrean egiten duen azken ahalegina harrigarria delako.

Etxeko astoak nagusi zaharraren eta haren semearen arteko elkarrizketa entzuten du, garai berrietara moldatu ahal izateko furgoneta erosi eta astoa saldu beharko dutela esanez, bestela eurenak egin duela. Honen aurrean astoa adi jartzen da, etorriko zaionari nola aurre egin erabakitzeko. Zoritxarrez astoak ez ditu ezagutzen berrikuntzak, eta gutxiago daki eurak nola erabili. Bere ahaleginak ustelak izango dira, eta hil egingo da.

Ilustrazioari erreparatuta, ipuin hau album ilustratu kategorian sar daiteke. Ilustrazio harrigarriak dira, bai formatu aldetik, bai eta euretan eskaintzen zaigun informazio andanagatik ere. Testuan esandakoa azpimarratzen dute irudiek, bai eta informazio osagarria eskaini ere, testua osatuaz.

Ilustrazioa ez da ohiko eran eskaintzen. Horren ordez, forma berezia duten markoetan daude, demagun olio bidoi baten silueta edota asto baten buruaren silueta duten marko bereziak dira.


Prentsako aipamenak:

 


Asto baten malura