Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Animatopeiak

Idazleak: Ronny Ruiz Mateo

Ilustratzailea: María Pascual de la Torre

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Alberdania- Ekaré

Urtea: 2025

Orri kopurua: 16

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ikasketa jolas-koaderno honen gaia animalien onomatopeiak dira. Tonu alaikoa da, eta egileek animalien ilustrazio eta onomatopeiekin jolasten jartzen dute irakurlea.

Hasieran bi animalia desberdinen marrazkiak eta bere marru, zaunka edo abarreko soinuekin aurkezten dira, eta hurrengo orrialdean, aurrekoen marrazki eta soinuak nahastuz, animalia eta soinu berriak asmatzen dira.

Ilustrazioak ezinbestekoak dira, hitzekin egiten den jolas berdina ere egiten delako marrazkiekin. Hondo zuriko orrietan dautza marrazki koloretsu, figuratibo eta naturalistak, koloretako arkatz eta errotulagailuekin eginak diruditenak. Azken animalia pareak, herensugeak eta gizakiak nahastuta sortzen denak, borobildu egiten du proposamena.


Animatopeiak