Izenburua: Ane eta Tom saltxisaurus rex
Idazleak: Juan Kruz Igerabide SarasolaIlustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2025
Orri kopurua: 38
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Eleberri labur honetan auzo-giroko istorio errealista kontatzen da. Narrazioa bi, hiru edo lau orrialdeko zortzi ataletan banatuta dago. Atal bakoitzak izenburua du, eta izenburuak bertan kontatuko denaren aurrerapena eskaintzen du. Igerabidek prosa argia eta naturala darabil, eguneroko egoera batetik abiatuta pixkanaka elementu bereziak agerrarazten dituen kontakizuna eraikiz.
Istorioak eguneroko giroa du oinarri, baina narrazioan zehar ohiz kanpoko xehetasunak agertzen dira, itxurazko arruntasuna zalantzan jartzen dutenak: bakoitzak bestearen hanka bat duten bikiak edo saltxitxa mutur gordinak zigarro-puruak balira bezala zurrupatzen dituen bizilaguna, besteak beste, eta xehetasun horiek guztiek kontakizunari umore absurdoz zipriztindutako tonua ematen diote.
Batetik, Ane eta Tom ditugu, etxe azpian patinete banarekin jolasten ari diren anai-arreba bikiak. Aitonak zaintzen ditu. Jaiotzean izan zituzten arazoak medio, beren gorputzak desberdinak direla esango genuke. Eta beste aldean Saltxisaurus Rex deitzen dioten bizilaguna. Lehen gizon jatorra, baina gaixo egon eta lehen zuen bizitza egin ezin ez duenetik gaizto samar bihurtutakoa gizona. Beraien arteko harremanak kontatuko zaizkigu.
Eleberrian zehar sei orrialde osoko ilustrazio tartekatzen dira, eszena esanguratsuak irudikatuz. Antton Olariagaren marrazkiek trazu adierazkor eta karikatureskoa dute, pertsonaien keinuak eta egoeraren umorea indartzen dituzten irudi biziak sortuz. Irudiek konposizio indartsuak erabiltzen dituzte, pertsonaien aurpegi-adierazpenak eta gorputz-hizkuntza nabarmenduz.