Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amona Tomaxa eta sagarra

Idazlea: Ixabel Agirresarobe

Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2021

Orri kopurua: 28

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da. Ipuin kateatuen egitura errepikakorra dauka. Amona Tomaxaren abentura berri bat da.

Amona gose dela esaten zaigu, eta sagarra jan nahi duela. Baina sagarra jateko bidean gauza asko gertatzen zaizkio. Guztia errima oin bera erabiliz kontatzen zaigu.

Ipuina tamaina txikikoa da. Marra sendo beltzez eginak daude irudiak. Orrialde osoak hartzen dituzte. Kolore gutxi erabiltzen ditu, biziak: gorria, horia, berdea eta marroia. Irudi bakoitzaren azpian jolas egiten duten hitzak ditugu; hitzek irudiak azaltzen dituzte. Eta hitz eta irudietan erabiltzen duen kolorearekin ere jolasa dago: orokorrean hitzak beltzez eginak dauden arren, hitz batzuei kolorea eman zaie, hitzak aipatzen duen objektuaren kolorea emanez. Adibidez, ahuntza gorriz agertzen bada, “ahuntz” hitza ere gorriz dago margotuta.


Amona Tomaxa eta sagarra