Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amatxoren begiak

Idazleak: Lionel Koechlin

Ilustratzailea: Lionel Koechlin

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Alberdania- Ekaré

Urtea: 2025

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

1994an lehen aldiz argitaratutako album honek egunerokotasunik ez du galdu, bere baitan ezaugarri nabarmen asko dituelako.

Txanogorritxuren bertsio propioa eginez, ipuin afrikar bat proposatzen zaigu zeinetan Serafin protagonistak basoan lanean ari den aitonari askaria eraman behar dion. Gatazka eta konponbidea ardatz dituela, krokodiloa eta lehoia jazarle eta aitona babes emaile, kontakizunak haurrak amari arretaz begiratzea aldarrikatzen du, gatazka gainditzeko gakoa amaren begien kolorea baita. Maitasunaren aldarrikapen inplizituarekin jakina.

Tonu samurrean korritzen du ipuinak, eta halere tentsioa tenkatzen da, piztien bidez batik bat. Sentipen antagonista horien artean, maitasunaren eta izuaren artean, bertan kokatzen dira bigarren mailako diskurtsoak. Esaterako azaleko koloreez hitz egitea, eta antzerako hausnarketa sozialak proposatzea.

Albumeko ilustrazioek, tenpera teknikaz egindakoak, ­naif ukitua dute, pertsonaia desproportzionatuak, eskala eta perspektiba behartuak dituzte, baina sinesgarriak, eta kolore lau, indartsu eta biziak aukeratu dira ilustrazioetarako.

Irudiak ingerada beltzaz definitu dira.


Amatxoren begiak