Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amattoren uzta

Idazlea: Mayi Ariztia

Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta (egokitzailea)

Argitaletxea: Alberdania-Erein-Igela

Urtea: 2012

Bilduma: Klis-klasikoak

Orri kopurua: 87

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Amattoren uzta Mayi Ariztiak entzun, bildu, jaso eta idatzitako ipuin herrikoien bilduma da, 1934an lehen aldiz argitara eman zena.

Edizio honetan Patxi Zubizarretak bilduma hura birmoldatu eta eguneratu egin du. Guztira, hamabost ipuin daude edizio honetan (jatorrizkoan hamasei ziren). Bildumako ipuin gehienak Josepe Amorenak kontatuak dira eta hauetan erlijioaren presentzia handia da. Honegatik eta hizkuntza eguneratzeko beharra ere bazegoelako, Zubizarretak hainbat ipuin moldatu eta eraberritu egin ditu, euren esentzia gordetzeko asmo zintzoarekin.

Ipuin guztiak daude lagunduta ilustrazioekin, zuri-beltzean; irudiok pertsona nagusientzako modukoak dira, nire ustetan. Ipuin bakoitzean, irudi bat dago hasiera-hasieran, eta marrazki bat ipuinaren bukaeran.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Amattoren uzta