Liburu Gaztea booktrailer lehiaketara 400 booktrailer inguru aurkeztu dira. Horietatik 109 izan dira aukeratuak publikoaren bozka jasotzeko: 106 ikastetxeen kategorian eta 3 norbanakoen kategorian. Iritsi da booktrailer horiek saritzeko garaia! Zein da zure gustokoena? BOZKATU!
Aurtengo irakurgai gomendatuak Kukuaren Kantua, Esther Ferrer eta denbora: (Ia) guztia moztu eta itsats daiteke, João eta Ni ez naiz Mikel Laboa liburuak izan dira. Hala ere, parte hartzaile askok jo dute Ezinbestekoen zerrendara liburua hautatzerakoan eta oso irakurriak izan dira Moio, Ezekiel, Coraline eta Azken dantza New Yorken liburuak, besteak beste.
Azkenerako, Gipuzkoako 18 ikastetxek eta Bizkaiko 10ek hartu dute parte; 2.500 ikasletik gertu. Orain epaimahaikideek hautatuko dituzte booktrailerrik onenak. Aurten, Haur eta Gazte Literaturan nahiz ikus-entzunezko komunikazioan aditu diren honako kideek osatuko dituzte epaimahaiak:
Sari potoloak daude jokoan:
Sari nagusirako hautagaiak epaimahaiek hautatuko dituzte, baina sari horrez gain bada beste bat ere: PUBLIKOAREN SARIA. Probintzia bakoitzean emango den sari hori publiko zabalaren botoek erabakiko dute. Escape room baterako pasea 4-5 lagunentzat eta 100 euroko bonua banatuko zaie norbanakoen eta ikastetxeen kategorietako irabazleei. Horretarako, urtero bezala, Liburu Gaztea webguneko BOZKATU atalera jo ahal izango da apirilaren 30era arte. Botoa emateak era saria izan dezake, botoa ematen dutenen artean e-irakurgailu bat zozkatuko baita.
Animatu eta esaiguzu zein den zure booktrailerrik gustukoena!