Miguel Berzosa ilustratzailearen lana ikusgai egongo da Ilustratzailearen Txokoan, Aiete Kultur Etxean, ekainaren 7ra arte. 1970eko hamarkadan, Miguel Berzosa donostiarra profesionalki argitaratzen hasi zen Erein argitaletxean; Mintxo pertsonaiak sona handia eman zion. Hainbat genero arakatu ondoren, Loiolako San Inazioren biografia egin zuen, haren heriotzaren 500. urteurrenaren testuinguruan, eta horrek ireki zizkion Europako komiki erlijiosoen ateak; Espainian, Frantzian, Italian, Alemanian, Hego Amerikan eta AEBetan argitaratu du.