Hemeroteka


Compartir
2026-03-25

Miguel Berzosa Aieteko Ilustratzailearen Txokoan

 

Miguel Berzosa ilustratzailearen lana ikusgai egongo da Ilustratzailearen Txokoan, Aiete Kultur Etxean, ekainaren 7ra arte. 1970eko hamarkadan, Miguel Berzosa donostiarra profesionalki argitaratzen hasi zen Erein argitaletxean; Mintxo pertsonaiak sona handia eman zion. Hainbat genero arakatu ondoren, Loiolako San Inazioren biografia egin zuen, haren heriotzaren 500. urteurrenaren testuinguruan, eta horrek ireki zizkion Europako komiki erlijiosoen ateak; Espainian, Frantzian, Italian, Alemanian, Hego Amerikan eta AEBetan argitaratu du.