OEPLI estatuko haur-liburuaren erakundeak 2024ko aukeratutako liburuen katalogoa argitaratu berri du. Galtzagorri elkartearen izenean, Junkal Lertxundik euskarazko 18 liburu aukeratu ditu haur- eta gazte-literaturan, iaz argitaratutakoak. Euskarazkoekin batera, katalanez argitaratutako 25, galegoz sortutako 18 eta gainontzekoak gaztelaniaz plazaratutakoak dira. Katalogoan dauden iruzkinak Lertxundik berak egin ditu.