Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-06-26

Bat-batean... Tupust!

Tupust! komikiaren lantaldeko Maite Caballero eta Paula Estévez elkarrizketatu ditugu sortu duten trilogiaz mintza daitezen. Emakume talde bat komikigintzaren bueltan proiektu bat martxan jartzeko elkartzen hasi zen 2016ean, eta 2019an argitaratu zuten Tupust! komiki bildumaren lehenengo alea. Han bildu zituzten hogei bat sortzaileren lanak, gaia eta tintak ez beste guztia nork bere erara kontatu eta marraztu zuen. Gaia NI zen. Hurrengo liburukiarena GU eta hirugarrenarena GU. Hirurogei sortzaile inguruk parte hartu dute argitaratu duten Tupust! trilogian; gehienak komikigileak izan dira, komikian aritu gabeko zenbait ilustratzailek parte hartu dute, idazleren batek eta itzultzaileren batek ere bai. Tupust!-ek egindako bidea aletu dugu Caballerorekin eta Estévezekin.

Lore Agirrezabalek beste komiki batekin josi du Tupust! eta Ani Iruretagoiena gaztetxoak beste bat gomendatu digu. Intza Alkainen ahotsarekin beste planeta batean amaituko dugu pieza honen bidaia.