Hemeroteka


Elkarbanatu
2026-10-05

Badator Ikusi Mikusi festibala

Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura festibalaren atarian gaude, urriaren 9an eta 10ean egingo dugu Saran, Lapurdin, eta honezkero programazio osoa zehaztu dugu. Eskolen Egunean Euskal Herriko 1.000 ikasle bilduko ditugu eta bakoitzari 15 euroko bonu bat emango diogu liburu bat aukeratu eta harengatik truka dezan festibalaren liburu-azoka gunean. Profesionalen Egunak eta Eskolen eguna bat egingo dute hilaren 9an, ostiralarekin, eta Familien eguna izango da hilaren 10ean, larunbatarekin. Guztira, 50 kultur proposamen eskainiko ditugu: tailerrak, ikuskizunak, kontaketak eta abar adin guztietako haurrentzat eta gazteentzat, baita familientzat ere. 

Sortzaileen topaketak, Pontx eta Kiki, eta txikientzako manipulazio tailerrak besteren artean, txalaparta, musika eta antzerki proposamen anitzak, ipuin kontaketa eskaintza oparoa eta haur eta gazte liburuaren bueltan lanean ari diren profesionalak elkartzeko espazioak sortuko ditugu. Azoka ere egongo da non euskal argitaletxe guztiak klasikoak eta nobedadeak eskainiko dituzten.