Hemeroteka


Compartir
2026-04-02

IBBY Espainiaren 2025eko liburu hautaketa Haur Liburuaren Eguna ospatzeko

“Landatu istorioak eta mundua loratuko da” dio aurtengo Haur Liburuaren Eguneko leloak. Eta IBBY Espainiak (OEPLIren izen berria da) halaxe egin du: urtero egiten duen liburu hautaketa plazaratu du apirilaren 2ko ospakizunen karira. 2025ean haur eta gazteentzat Espainian argitaratutako liburu hautaketa da, IBBY Espainiaren kide diren lau ataletako aditu banak osatutako batzorde batek egina. Galtzagorri elkartearen izenean, Dorleta Kortazar Alkoz ipuin kontalari eta Galtzagorri elkartearen irakurketa mintegiko kideak parte hartu du.

Liburu-hautaketa honetan ez dira itzulpenak onartzen. Jatorriz euskaraz, katalanez, gailegoz eta gaztelaniaz sortutako orotariko obrak aukeratzen dira eta irakurlearen adin gomendagarriaren arabera sailkatu. 2025ean haur eta gazteentzat euskaraz sortutako 21 libururen iruzkinak topatuko dituzue bertan: 18 izan dira hautatuak eta beste 3k aipamen berezia jaso dute.

Hortxe daude istorioak landatuta, orain mundua loratzeko zain geratuko gara, aurtengo Haur Liburuaren Nazioarteko Eguneko mezua eta afixa egin duten  Zipreko Elena Perikleous idazleak eta Sandra Eleftheriou ilustratzaileak dioten gisan. Euskarara Iñaki Mendigurenek ekarri digu.