Ipuin kontalariak

Dorleta Kortazar Alkoz
Dorleta Kortazar Alkoz

Biografia:

Eskoriatzan jaio nintzen (Gipuzkoa), Deba ibaiaren sorburutik oso gertu. Agian, horregatik behar izaten dut noizean behin, errekak legez, itsasorainoko bidea egitea.

Formazioz, gizarte hezitzailea naiz, eta azken hogeita bost urtetan gazteekin ari naiz lanean. Ipuin saioak nire ohiko lanarekin partekatzen ditut.

Ipuinak kontatzea bezainbeste maite dut entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko eta nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso dut formazioa, 2010ean hasi eta gaur egun arte.

Berba hitza maite dut, berbak dira nire lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditut tentuz. Ipuin tradizionalak, nik sortuak eta egile berrienak kontatzen ditut, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat.

Kontatzen dudanean, bestelako mundu bat posible dela sinesten dudalako.

Diote, begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen dudala, gozo, xamur, euskara garbian eta zainduan.

IPUIN SAIOAK

Helduentzat:

- 80 amandre

- Hitzen lapurra

- Ezpain gorriak

- Berba kateatuak

- Muxutruk

Haurrentzat:

- Egin putz, fuuuu

- Ipuinari tiraka

- Zu eta ni

- Udazken koloretan

- Saharako ipuinak

- Afrikako ipuinak

Nerabeentzat:

- Heldu eskutik