AURREKO EDIZIOAK > 2012-2013

Orain arte Liburu Gaztea Lehiaketan urtero Galtzagorrik mailaz maila proposatutako hiru liburuak irakurri behar zituzten ikasleek, ondoren libururik gustukoena aukeratzeko. Sariak bozketan parte hartzen zuten ikastetxeen artean zozketatzen ziren: lehenengoarentzat 5 eguneko bidaia bat, eta bigarren eta hirugarrenarentzat liburuak erosteko bonoa.

2012-2013. ikasturtetik aurrera, ordea, egitasmoak zenbait aldaketa izango ditu

ONARRI BERRIAK

1. Liburu hautatuen kopurua murriztu da: DBH-ko maila bakoitzeko aurreko urtean argitaratu eta Liburu Gazteako batzordeak aukeratutako liburu bat proposatuko da. Baina horrez gain, hala nahi dutenek, Galtzagorrik eskainiko duen EHG Literaturaren historian “ezinbestekoak” diren liburuen zerrendatik aukera ditzakete ikasturtean lantzeko liburuak.

2. Izena ematen duen DBHko gela bakoitzak erabakiko du ikasturtean zehar zein liburu landu: Liburu Gaztea batzordeak maila bakoitzerako proposatutako liburua edota EZINBESTEKOen zerrendako bat.

3. Izena ematen duen gela bakoitzak gutxienez talde-lan bat egin beharko du: ikasgelako talde bakoitzak aukeratu duen liburuari buruzko booktrailer edo erreseina interaktibo bat. Booktrailerra egiten dutenek soilik izango dute lehiaketan parte hartu eta saria irabazteko aukera.

4. Norbanakoek ere parte hartu ahal izango dute, baina 12-16 urte bitarteko gazte gipuzkoarrek soilik izango dute parte hartzeko aukera.

5. Booktrailerrak web gunera igotzeko azken eguna martxoaren 15a izango da.

6. Edonork egin dezake bozka, baina bakoitzak boto bakarra emateko eskubidea du. Liburu Gaztearen web gunean 2013ko martxoaren 15etik aurrera zintzilikatuta egongo diren booktrailerren artean gehien gustatzen zaiona aukeratu eta web gune horren bitartez eman beharko du botoa 2013ko maiatzaren 15a baino lehen.

7. SariakIkasgelek sortutako booktrailerrik onenak, bigarrenak eta hirugarrenak saria izango dute: abentura-txango bat lehenengoak, eta liburu eta diskoetarako erosketa-bonoak, bigarren eta hirugarrenek. Norbanakoek sortutako booktrailerrik onenak, bigarrenak eta hirugarrenak ere sari bana jasoko dute: lehenengoak e-reader bat, eta, bigarrenak eta hirugarrenak liburu eta diskoetarako erosketa-bono bana.

8. Botoa ematen dutenen artean, e-reader bat zozkatuko da.

9. Irabazleak 2013. urteko ekainean emango dira ezagutzera.