AURREKO EDIZIOAK > 2012-2013

Pozoia kopan

Pozoia kopan
  • Egilea: P.D. Baccalario, A. Gatti
  • Maila: DBH 1
  • Argitaletxea: Mezulari
  • Urtea: 2011
  • Azalpena:

    Voltaire kaleko abenturak deitzen den bildumako lehen alea da hau, misterioak argitzen aritzen diren auzotar batzuen ikerketak kontatzen dira bertan. Izan ere, ikaragarri gustatzen zaizkie polizi nobelak Voltaire kaleko 11. zenbakiko maizterrei eta etxeko auzotarren betiko bilerez kokoteraino daudenez, detektibe klub bat sortu dute. Muturra sartzeko moduko misterioren bat dagoen bakoitzean, Parisko ikertzailerik handiena izan omen zen Gustave Darbonen apartamentuan elkartzen dira zer egin aztertzeko. Han, Barduchon andreak etxean egindako tarta zatiak jan eta esamesak kontatu bitartean ikerketari ekiten diote.

    Lehen abentura honetan argitu beharko dute ea egin dituen Deloffre jaunak leporatzen dizkioten bi hilketak.

Material osagarria

  • Unitate didaktikoa [166 Kb.] | Deskargatu
  • ATZERA