AURREKO EDIZIOAK > 2012-2013

Medium

  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2025
  • Ilustratzailea: Iņaki Holgado
  • Orri kopurua: 68
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Medium komikiak istorio dinamiko eta laburra kontatzen du. Irudiek testuinguru bikaina eskaintzen dute eta koloreen kontrasteak ere irakurketa errazten du.

    Bunbuiloak espaziotsuak dira eta hitzak ondo kabitzen dira. Gainera, binetak modu linealean daude antolatuta eta ez dago salto handirik batetik bestera.

    Istorioa modu linealean kontatzen da eta denbora tarte motzean gertatzen da dena. Egia da ez dela gehiegi zentratzen pertsonaien garapenean, baina hauen izaera ezagutzeko nahikoa ezaugarri eskaintzen ditu. Horregatik, Sararen bakardadea eta Doloresen indarra ikus ditzakegu. Gainera, bineta batzuetan xehetasun batzuk txertatzen ditu (inspektoreak familiaren argazkia begiratzen duenean, adibidez) momentu batzuetako erabakiak hobeto ulertu edo justifikatzeko. Zentzu horretan, ondo lotutako istorioa dela esan daiteke, zeinetan autoreek ez duten ebatzi gabeko gairik uzten.

    Misterio eleberri gutxi irakurri dituzten gazteentzat aproposa izan daiteke, trama sinplea baina interesgarria eskaintzen baitu. Irakurle saiatuek, aldiz, proposatzen diren gaiekin hausnarketa prozesu bat abia dezakete. Istorioak nerabeak jartzen ditu erdigunean, baita hauek haien kabuz lortu dezaketena ere.

    Oro har, aukera ona da geletan irakurketa txertatzeko, eta irakurtzera ohituta ez dagoena horretara animatzeko. Gainera, informazio gehigarria atalean eskaintzen den testuingurua interesgarria izan daiteke, garaia hobeto ezagutzeko eta komikian azaltzen diren pertsonaien inspirazioa nondik datorren ulertzeko: Dolores Ibarruri batetik, espiritismoa praktikatzen zutenak bestetik.

  • Prentsako aipamenak:

    Xabier Etxanizen kritika Argian

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA