Irudigileak

Maider Leturiaga Angoitia
Maider Leturiaga Angoitia

 

Maider Leturiaga naiz, ilustratzailea. Diseinatzaile grafiko moduan lanean hasi, eta ilustrazioarekin egin nuen topo. Ordutik ilustrazioa bihurtu da nire hizkuntza eta konfort gunea. Kartelgintzan, komikigintzan, animazio pieza txikiak egiten, literatura ilustratuan eta unibertso propio hau beste hainbat euskarritara eramaten aritzen naiz. "Eraman Nazazu Zurekin" album ilustratua nire lehen lana da, Junkal Lertxundi idazlearekin batera sortua eta 1545 Argitaletxearen zigilupean argitaratua.

Bibliografia:

Eraman Nazazu Zurekin (Junkal Lertxundi Panadero / Maider Leturiaga. 1545 Argitaletxea. ISBN: 979-13-991176-0-8 )

GU - Tupust! Kolektiboa  (komiki kolaborazioa)

Eraman nazazu zurekin

Izenburua: Eraman nazazu zurekin

Irudigilea: Maider Leturiaga Angoitia

Argitaletxea: 1545

2025

GEHIAGO IRAKURRI
  • “Album ilustratua sortzeko” beka, Eraman Nazazu Zurekin, 2025, Eusko Jaurlaritza
  • Arabako jaiak —San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak— kartelaren irabazlea, 2023,
  • Mazoka Beka-Ikasle saria , 2022,
0
0
0
0
0
0
0