Ipuin kontalariak

Pello Aņorga Lopez
Pello Aņorga Lopez

Norentzat kontatzen nagusiki:

Azken urte hauetan, batik bat, haurrentzat ari naiz kontatzen; helduei, berriz, formakuntza eskaintzen: gurasoei, irakasleei, begiraleei...

Taldeka edo bakarka: Bakarka, batik bat. Baina kontatu egin izan dut musika taldeen laguntzarekin, marrazkilariekin, itzultzaileekin...

Hizkuntza: Euskaraz

Kontatzeko lekuak:

Espazio bilduetan: liburutegietan, ikastetxeetan, Kultur etxeetan, museoetan, ospitaletan...

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

Zer kontatzen:

Kontu zaharrak eta gaur egungo kontu berriak sartzen ditut nire kontaldietan, eusgarri ezberdinak erabiltzen ditudala, momentuaren eta giroaren arabera. Baliagarri gisa, garrantzi handia ematen diot: erritoari, isiltasunari, poesiari, jolasari eta inprobisazioari.

Une honetan kontatzen, 2022tik aurrera

• 2022 ALBUMAK KONTATZEN HAURRENTZAT ETA GURASOENTZAT.

• 2022 TIPITAKI-TAPATAKI NIK BADAKIT

• 2022 BELDURRAK UXATZEKO IPUINAK

• 2022 MARRIPUINAK, JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEAREKIN BATERA

• 2022 PELLO AÑORGAK IDATZITAKO HAINAT LIBURUREN KONTAKETA

Bestelako jardunak:

• HITZALDIAK eta IKASTAROAK IPUIN KONTAKETAREN INGURUAN gurasoentzat eta irakasleentzat (Oinarrizko ikastaroak eta sakontzeko ikastaroak.).

Biografia:

Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika...

Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri: batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta, aitzindari izango dena (Euskal Herrian, behinik behin) bibliotekako "ipuin-ordua"-rekin. Bidebatez, Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea gaur egun), Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du: lehen Haur Liburu Aretoak diseinatzen, Galtzagorri sortzen, Irakur Gidak plazaratzen, Ipuin kontaketari buruzko ikastaroak eskaintzen.

Lehen Hezkuntzako Gradua 2013. urtean burutu zuen "Barnekotasunaren lanketa hainbat ikastetxetan" lanarekin.

Idazle modura, Haur literatura landu du, ipuina, batik bat; poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

WEBORRIAN Informazio gehiago: https://pelloanorga.eus/

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.