Bakarka eta taldeka kontatzen du
Kontaketan hasitako urtea: 1997
Norentzat kontatzen nagusiki:
Adin guztietako pertsonentzat (1-100 urte)
Kontatzeko lekuak:
Liburutegiak, kultur etxeak, ludotekak, eskolak, leku itxi eta lasaietan kontatzen du. Parkeak, museoak, festak... ere gustatzen zaizkio. Egia esateko edozein lekutan kontatzen du.
Aurkeztutako ipuin ikuskariak:
2006 PAPEREZKO ZIRKUA
2011 ALBUM FAMILIARRA
2004 MOZORRO JAIA
2003 EUSKAL SORTA
2003 IPUIN-OPARI
2003 KLIK-KLAK
2004 NI NEU- ZU ZEU
2007 KOLOREZ ESTALI
2008 MUNDU BIRA
2009 TUTTI-FRUTTI
2010 MUNDU BERRI
Parte hartutako jaialdiak edo E.H.tik kanpoko jardunak:
Bestelako jardunak:
Biografia:
Pedagogian lizentziatu nintzen, eta hezkuntza ez-formalaren mundutik Klown eta Antzerkian hasi nintzen 1994an Hiruki kolektiboan. Gogoan dut 1995an eskola batean egin nuen lehen ipuin saioa.
Animazio Soziokulturalean, Ingurumen Hezkuntzan eta Aisialdian tituluduna, Arte Dramatikoan diplomatu nintzen 2005ean. Genero Berdintasunean, Antzerkian, Klown-ean eta Ahozko Narrazioan etengabe trebatzen jarraitu dut.
2003an Apika sortu nuen. Ahozkotasuna, Klowna eta Antzerkia beste diziplina batzuekin uztartzen dituzten saioak eta ikuskizunak diseinatzen eta gauzatzen lan egiten dugu. Batzuetan, helburu hezitzaileak, sozialak eta/edo irakurketa-animaziokoak bilatzen ditugu neurrira egindako proiektuekin.
Aikor aldizkarian parte hartu nuen Haur Literatura sailean, eta hainbat erakunde, elkarte eta GGKE desberdinekin aritu naiz gidoiak, materialak eta edukiak sortzen.
Adin guztientzako personentzat kontatzen dut eta nire errepertorioan aurki ditzakezu: alegiak, ipuinak, kontakizunak, bizitzako istorioak, literarioak edo ahozko tradiziokoak .
Kontatzean gehien gustatzen zaidana emozioa, sentimendua, bizipena eta gozamena komunikatzen dituen benetako harremana sortzea da.
Bakarka eta musikariarekin ere kontatzen dut.
Hainbat hitz-jaialditan parte hartu dut: Casa de las Conchas, Salamaca (2019), Guadalajarako Ipuin Maratoian (2019-2025), Cuenteando que es Gerundio, Aguilar de Campoo (2017 y 2024); Ahoz-Aho, Tolosa/Ordizia (2015); Alcalá Cuenta, Alcalá de Henares (2023), Festival Esera/Huesca (2022), Salón del Libro Pontevedra (2022), Mostra de Narración Oral “Contescoltes”, Valentzia (2022), Un Faro de cuentos, Cantabria (2023), Cuentos en El Mazo , La Palma (2024), Noche de los cuentos , La laguna, Tenerife (2024), Ancha es Castilla, Castilla y León : Valladolid, Salamanca, Zamora (2025
Curriculuma:
Ana Rodriguez
Pedagoga, Aktoresa, Pailazo eta Ipuin Kontalaria. Bilbon jaioa 1968an.
Pedagogia Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (1991).
Haur eta Gazte Aisialdirako Monitore eta Zuzendaria. Suspertzailea.
Antzerkigintza ikastaroak: Interpretazioa, Ahots, Mugimendua, Performance teknika, Zirkua, Inprobisaketa, Klown, Bufoiak, Maskara neutroa eta larbaria, Antzezteko teknikak (Virginia Imaz, Jesús Jara, Eric de Bon’t, Ander Lipus, eta Johnny Melville irakasleen artean), eta Bilboko Artebi Antzerkigintza Eskola.
Aktore bezala Hirukik(1994-2003), Artebik (2004-2006), Mad Science-k (2006) eta Sol y Tierra-k (2007) antolatutako zenbait ikuskisunetan parte hartu du. Belatrix taldearekin “Operas contadas” egitasmoan ere parte hartu du (2003-2005).
Ipuin Kontaketa eta Haur Susperketari buruzko ikastaroak eman ditu zenbait eskola eta kultur etxetan. APIKAn eta Hirukin 15 inguru Ipuin Kontaketa eta Antzezlan desberdinak sortu eta zuzendatu ditu. APIKA sortu zuen (2003) eta beste batzuekin Hiruki taldea (1994).
AEDAko kidea. Estatu mailan ahozko narratzaile pfofesionalen elkartea KONTALARIAK kidea.
Euskal Herriko ahozko narratzaileen elkartea.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.