Arituak

HGL Eskolan ikastaroa: emozioak eta haur literatura

Galtzagorri elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duten HGL Eskolan ikastaroaren hirugarren edizioan —Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babesten du–, Juan Carlos Alonso irakasleak emozioak lantzen dituzten liburuak aukeratzeko eskatu zien ikasleei, eta haien gaineko gogoeta bat egitea. 

Larraitz Uria ikasleak bilduma bat egin zuen ostean ikasleek egindako lan guztiekin eta bilduma fabrika honetara ekarri dugu beste aritu zein adituei baliagarria izango zaielakoan. Eskerrik asko ikasleei beren lanak erakusteko aukera emateagatik eta Larraitz Uriari hartutako lanagatik.