Arituak

"Di-da batean irakurtzeko ipuinak”. Eneritz Odriozola García

Jeunesse Short Édition sarean topatu daitekeen frantsesezko web-orri bat da. Short Édition taldeak Haur eta Gazte Literatura laburra sustatu nahi du; gehienez hogei minutuko istorioak bilduz. Hainbat motatako HGL biltzen du: istorioak, ipuinak, eleberri laburrak, poesiak, komiki laburrak, etab.

Istorio guztiak gaika sailkatuta daude eta lehentasunaren arabera, gustuko duzun gaia aukeratu eta bertan hainbat istorio topa ditzakezu. Askotariko gaiak daude: «alegiazko izaki fantastikoak», «horrelakoa da bizitza!», «umorea», «abentura eta ikerketa», «kondairak», «maitasun eta laguntasun istorioak» eta «alegiak eta ipuin klasikoak». Gaia aukeratzeaz gain, ipuina irakurtzen emango duzun denbora tartea ere aukeratu dezakezu; bost minutu baina gutxiagokoak, hamar minutu ingurukoak, eta, hamabost edo hogei minutu artekoak. Azkenik, ipuinak adin-tarteka sailkatu daitezke: 6-8 urte, 8-11 urte eta 11-14 urte.

Jarraian agertuko diren ipuinak Eneritz Odriozola Garciak itzuli ditu maitasunez, Bego Montorio Uribarren itzultzaile ederraren laguntzaz.

IPUINAK- Eneritz Odriozola Garcia