atzera

Literatur testuak

Sasi Guztien Gainetik CD-liburuxka
Sasi Guztien Gainetik CD-liburuxka

Sasi Guztien Gainetik CD-liburuxka

Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan sortu zen Sasi Guztien Gainetik CD-liburua. Haur jolas eta kanta bilduma hautatu batekin batera, tradiziozko ipuin bilduma bat eskaintzen zaie lan honetan guraso eta hezitzaileei, haurrekin partekatzeko.

Liburuan aipatu ipuin, hitz jolas eta kantuen testu guztiak biltzen dira, baita hauen erabilpen oharrak ere. CD-an pieza guztiak grabatuta daude, musika egitura batez bildurik. Baina helduen eredu izan nahi duenez, ahotsa gailentzen da, irakurketaren bitartekari diren helduek testu hauek erraz ikasi eta neska-mutilei transmititu diezaieten.

CD-liburu honetako testuak 5 urtetik aurrerako haurrekin erabiltzeko aproposak dira.

Lan hau Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren arteko lankidetzari esker jaio zen.

 

CD-liburuaren egilea Itziar Zubizarreta da, musika Zuriñe Fernandez Gerenbarrena konposatua eta Elena Odriozolak ilustratua. CDaren grabazioa Eresbilen egin zen Jon Miner teknikariarekin. Bertan, Pello Añorga, Yolanda Arrieta, Juan Kruz Igerabide, Jaione Lizarazu eta Itziar Zubizarretaren ahotsen bitartez, kantak, jolasak, esku jolasak eta ipuinak grabatu dira. Horien guztien letrak eta erabilerarako oharrak biltzen ditu gainera CDarekin batera doan liburuak.

Prezioa: 18 euro.

Galtzagorriko bazkideek %20ko beherapena dute.

ESKAERA EGIN