atzera

Literatur testuak

Bularretik Mintzora CD-liburuxka
Bularretik Mintzora CD-liburuxka

Bularretik Mintzora CD-liburuxka

Bularretik Mintzora CD-liburuxka 0 eta 6 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileei bideratuta dago, eta bi helburu nagusi ditu: literatur tradizioaren galerari aurre egin, sehaska kantak, esku jolasak, eta abar bilduz; eta haurren irakurzaletasuna sustatu txiki-txikitatik horretarako hezitzaile eta gurasoentzako tresnak eskainiz.

Liburuxka hau izen bera daraman egitasmo oso baten euskarria izan zen eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren arteko lankidetzari esker jaio zen. 

CD-liburuxka Itziar Zubizarretak zuzendu, Elena Odriozolak ilustratu eta Aurélio Edler Copések musikatu du. CDaren grabazioa Eresbilen egin zen Jon Miner teknikariarekin. Bertan, Miren Agur Meabe, Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga, Lourdes Etxebarria eta Itziar Zubizarretaren ahotsen bitartez, sehaska kantak, magaleko jolasak, esku jolasak eta hitz jolasak grabatu dira. Horien guztien letrak eta erabilerarako oharrak biltzen ditu gainera CDarekin batera doan liburuxkak.

Prezioa: 18 euro. Galtzagorriko bazkideek %20ko beherapena dute.

ESKAERA EGIN