Praktika onak

Txirrita eskola (Ereņozu)

 

  • Liburutegiko saioak: talde bakoitzak astero ordu 1 du liburutegira joateko eta liburuak irakurri eta maileguan hartzeko.
  • Gelako liburutegia: geletan liburuak eta ipuinak dituzte eskuragarri nahi dutenean irakurtzeko.
  • Sarrera eta pasabideko apalak: apal hauetan liburuak eta ipuinak jartzen dira jolas orduan eta jangela ondoren irakurri nahi duenarentzat. Ondotik pasatzerakoan ere begiratzen eta irakurtzen gelditzen dira.
  • Irakurketa uneak egunero: LHko ikasleek egunero  irakurtzen dute gelan 09:00etan, jolas ordutik itzultzen direnean eta 14:30ean. Une hauetako bakoitzean 10 minutu eskaintzen dizkiote irakurketari.
  • HHko irakurketak: egunero irakurtzen zaie ipuinen bat.
  • Irakasle kontalari: hilero saio bi eskaintzen zaizkio ekintza honi. 3 edo 4 eremutan elkartzen dira ikasleak adinaniztasunean ipuin bat entzuteko. Eremu bakoitzean irakasle batek du ipuina kontatzeko ardura.  Ekintzaren aurreko egunean osatzen da kartelera ipuin hauen portadarekin eta haur bakoitzak aukeratzen du non jarri bere izena. Eremuak, eguraldiaren arabera, barruan edota kanpoan izaten dira: gela ezberdinetan, parkean edo patioan.
  • Irakurkide: ekintza honi ere hilero bi saio eskaintzen zaizkio. Ikasleak adinaniztasunean elkartzen dira gela edo eremu ezberdinetan nahi duten ipuina edo liburua irakurtzeko banaka, binaka edo talde txikian. Eremu bakoitzean irakasle bat egoten da zaintzan. Aurreko ekintzan bezala, eremuak eskola barruan edota kanpoan antolatzen dira.