Praktika onak

Laukizko eskola - Bizkaia

 

Astelehenetik ostegunera 9:00-9:30 tartean "irakurketa libre" daukate Laukizko ikasleek. Ordu erdi hau da beraien gustuko liburua irakurtzeko, bakarka zein lagunekin, eskolako edozein txokotan.

Barikuetan, irakasleek 3 hizkuntzatan irakurtzen diete liburuak (euskera, gaztelania, ingelesa). Ikasleek aukeratzen dute zein nahi duten entzun aste bakoitzean beti rotazioa errespetatzen dute (hiru txokoetatik pasatu behar dute).