Praktika onak

Larraulgo Herri Eskola - Gipuzkoa

Jarraian, Larraulgo Herri Eskolak Liburuen Altxorreko kutxarekin egiten dituzten nondik-norakoak:

- Gure eskolan ez dugu arlo curricularrik, eta tailerrak ditugu ikasleek lan egin dezaten. Horietako bat, garrantzitsuenetakoa (edo indar gehien hartu duena), liburutegia da. Bertan, irakurketarekin eta idatzizko edo ahozko sortze lanekin erlazionatutako lanak burutzen dituzte, beraz, ikasle bakoitzak bere proiektua izan ohi du (eta beraz, ez dago epaiketa edo konparaketarik). Batzuetan irakasleon proiektu proposamenak ere jasotzen dituzte.

- "Liburuen altxorra" liburutegian kokatzen dugu. Guretzako garrantzi handia du liburu fisikoak, hau da, paperezko formatuan, eta hautatutako liburuak erosten ditugu

- Ikasleek edozein momentutan erabaki dezakete irakurtzea, hau da, liburu bat hartu eta irakurtzeko ez da baimenik eskatu behar, eta eskolako edozein txoko baliatu dezakete horretarako (eskilaratan irakurtzea oso gogoko dute). Ohikoa den dinamika da.

- Noski, mailegu zerbitzua ere badute kutxako liburuak etxera eramateko.

- Kutxako liburuak idatzizko sormen lanetarako eredu bezala erabiltzen dituzte askotan. Horregatik librean aritzeko hautua.

- Egunero, tailerretan lanean hasi aurretik, irakurketari tartetxo bat eskaintzen diogu. Astean bitan, irakasleok irakurtzen diegu ikasleei, bi aukera eskainiz. Kutxa eskolan dugun hilabetean, bertako liburuak irakurtzen ditugu. Eskola sarreran pare bat egun lehenago, zein irakurketa izango diren aukeran erakusten dugu kortxoan, beraiek aurrez hauta dezaten.

- Kutxako libururen batek aparteko arrakasta izan badu, erosteko aukera eskaintzen diegu ikasleei, eta hala egin izan dugu zenbait liburuen kasuan: motozerra, txerritxo, tomaxitaren etxe koxkorra, super-patata...