Berrobiko eskolan Literatura astea ospatu dute Liburuen altxorra eskolan izan duten bitartean. Hemen, laburtuta, aurtengo praktika onak:
- Literatura asteko egitaraua eskolako sarreran jarri (garrantzia emateko).
- Nire libururik gustukoenak (sarreran jarri; ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu dute).
- Zer da zuretzat irakurtzea? Liburu zozketa: galderari erantzun eta liburu zozketan parte hartuko dute.
- Orri-markagailuak tailerra: eskolako guztiok nahastuta eta taldeka orri-markagailuak egin dituzte.
- Herriko txokoetan irakurtzen: atera eskolatik eta bilatu herriko txoko bat bertan irakurtzeko!