Praktika onak

Berrobiko eskola - Gipuzkoa

Berrobiko eskolan hainbat ekintza antolatu dituzte aurten irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.

1. Orri- markagailuen tailerra. Eskolako ume guztiak nahastuta, taldeka tailerra antolatu dute.

2. Herriko liburuzainari omenaldia egin diote. Ipuina irakurtzeko aitzakiarekin eskolara gonbidatu zuten Begoña bibliotekaria eta eskolako guztiak, ikasle eta irakasleak, elkartu ziren. Bere lana, jarrera eta interesa eskertu zioten eta koaderno polit batean idatzita jarri zioten beraien eskertzak. Larrosa polit bat ere oparitu zioten.