Praktika onak

Aizarnako herri eskola - Gipuzkoa

 

Aizarnako herri eskolan irakurzaletasuna bultzatzeko hainbat egitasmo egiten dituzte:

  • Irakasleek liburu berriak edo gelan dituzten liburuak aurkezteko lehen kapitulua irakurtzen diete ikasleei ondoren beraiek jarrai dezaten.
  • Hilean behin, irakasle edo gurasoen artean 3 hizkuntzetan 3 liburu aukeratzen dituzte eta haurrei 3 liburuak aurkezten diete eta zein lekuetan irakurriko dituzten adierazten diete. Ikasleek liburua aukeratu eta irakurlekura joaten dira. Handik gutxira irakurlea azaltzen da eta ipuina irakurtzen du. 
  • Hilabeteko beste aste batean berriz poesia astea egiten dute. 5 poesia aukeratzen dituzte eta haurrei eguna hasteko poesia bat irakurtzen diete. Asteko egun guztietan poesia ezberdinak entzuten dituzte.
  • Eta hizkuntza duten guztietan saioaren hasieran 10 minutu izaten dute beraien liburua bakarka irakurtzeko.

Galtzagorriko liburuak egitasmo ezberdinetan sartu dituzte. Maileguan eraman dituzte eta gelan irakurtzeko aukera ere izan dute.

Mila esker Aizarnako lagunei!