Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-10-30

Zuzeneko bigarren Gonagorria entzungai dago

Gonagorri podcastaren bigarren zuzenekoa egin dugu eta dagoeneko entzungai dago. Gure gonbidatuak izan ziren Mariasun Landa idazlea, Maite Gurrutxaga ilustratzailea, Andere Garabieta Batxillergoko lehenengo mailako ikaslea eta Urko Urrutikoetxea ingenieritza ikaslea —biak booktube egileak dira—. Irakurle esperientziak partekatzeko bildu genituen Kutxa Kultur Klubean. Gure publikoa Donostiako Arantzazu Ama ikastetxeko DBH4ko ikasleak izan ziren

Irakurle esperientzien elkar trukea abiatzeako honako galdera egin genien: zer dago lehenengo, irudia ala hitza? Abiapuntu berbera erabili genuen iazko zuzenekoan, eta oraingoan ere solasaldi oparoa sortu zen solaskideen artean.

Kontaketa Oier Guillanek egin zuen, maisuki egin ere; Hamaika kutixi filosofiko (1545 argitaletxea, 2022) liburu kutxak hartzen dituen kontakizunetako batzuk irakurri zituen. Liburu-gomendioa publikoaren artean zeuden bi ikaslek —Irati Zamakola eta Eric Vladu— egin zuten. 

Grabaketak eman zuena entzungai duzue, ez galdu!