Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-10-11

Zubizarretari haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eta Larratxeri, ilustrazio lanarena

Jakitera eman dituzte aurtengo Euskadi Sarietako batzuk, tartean, haur eta gazte literatura eta ilustraziogintza atalei dagozkionak. Patxi Zubizarretak irabazi du haur eta gazte literatura saria Zerria (Erein) lanarekin eta Joseba Larratxek ilustrazio atalekoa Ni ez naiz Laboa (Elkar) komikiagatik.

Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria ere eskuratu du orain gutxi lan berberarekin. Bosgarren Euskadi Saria du Zubizarretak.

Haur eta gazte literaturari eta ilustrazio lanari dagozkion Euskadi Sariarekin batera iragarri dute Narratibaren saria: Arantxa Urretabizkaiak irabazi du Azken Etxea (Pamiela) nobelarekin.

Zorionak hiru irabazleei!

*Argazkia: Raul Bogajo CC BY-SA 2.0