Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-07-17

Udan ere literaturaz gozatzeko aukera

Uztailak uda betean sartu gaitu eta liburuz betetako udaldia eskaini digu beste behin ere. Oporrak dituenarentzat eta lanean segitzen duenarentzat bidaiatzeko, eta, abentura eta emozio berriak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen digu literaturak. Baina nondik hasi? Erantzunik ez baduzu, gure webguneko Dokumentazio gunean bildu ditugun Irakurketa Gidak kontsultatu dezakezu!

Gazte irakurlea bazara, ez ahaztu martxan dugula Liburu hari boom egitasmo berria: 12-18 urte bitarteko gaztea bazara, liburu bat irakurri eta nahieran gomendatzeko aukera izango duzu. Hau da, zein gomendio mota egiteko aukera izango duzu -idatzia, ilustratua, antzeztua, audio bidezkoa, bideo bidezkoa- eta gure lehiaketara aurkeztu dezakezu Liburu hari boom blogean parte-hartze orria betez! Hemen dituzu irakurgaien  proposamenak. Mendian edo hondartzan zaudela, eraman liburua eta bidali zure gomendioa!

Liburu Gaztea lehiaketarako ere baditugu 2025-2026 ikasturteko liburu hautatuak. Lotura honetan aurkituko dituzu.

Ezin aipatu gabe utzi Gonagorri podcasta, Galtzagorriren soinu-abentura. Haur eta gazte literaturako gai zehatz baten harira sortutakoak dira. Hemen aurkituko dituzu orain arte zabaldutakoak (Spotify eta iVOOX-en ere entzun ditzakezu!).

Bukatzeko, Behinola aldizkarian ere hainbat liburuen iruzkin aurkituko dituzu.

Bilatu gustuko duzuna eta gozatu litaraturaz, gozatu udaz!