Ziortzia Onaindia Iurretako Udal Liburutegiko arduradunak erosi zituen lehenengo objektuak ez ziren liburuak izan; boligrafoak izan ziren. Hutsetik ekin zion liburutegiaren eraikuntzari, eta gaur egun olagarro baten moduan zabaltzen ditu bere hankak Iurretako udalerri osoan. Biblioteka udalerriaren parte da, organu bat gorputzaren parte den bezala. Sarea josten du eskolarekin (irakurketa plan bati lotutako ekintzak antolatzen dituzte adin tarteka), erabiltzaileekin (hamaika ekintza daude haiei zuzendutakoak adin tarte guztiak hartzen dituztenak), elkarteekin eta udaleko beste sailekin. Liburutegi txikia den arren, aurrekontu duina du (funtsetan, animazioan eta pertsonalean banatuta). Bizirik dagoen liburutegia da, pasioz gidatua. Hori bai, langileek ez dute trebatzeko aukera askorik ez bada Galtzagorrik, Aldeek edota beren kabuz sarean aurkitzen dutena, eta hori datu esanguratsua da. Dagoeneko 25 urte igaro dira Ziortza Onaindiak boligrafoak erosi zituenetik.
Iurretako Udal Liburutegiaren informazio osoa hemen.