Hemeroteka

2023-06-08

Sortzaileak Ikusi Mikusin

Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literaturaren azokaren hirugarren edizioa egingo dugu urriaren 20an eta 21ean Saran, Lapurdin.

Sortzaileei beren lana erakusteko aukera emango diegu eta interesa dutenen beharrak ezagutu nahi ditugu. Hala, fitxa bat igorri diegu non behar horien berri jaso dezaketen; esate baterako, beren lanak salgai jarri nahi izanez gero dituzten behar materialak, edota SPEED-DATING sortzaile-argitaletxe zuzeneko topaketa profesionaletan parte-harzteko interesa badute bete beharreko datuak.

Sortzaileek fitxa bete eta ekainaren 30erako bidali beharko dute helbide honetara ikusimikusi@gmail.com.

Bestalde, aurreko edizioei ereduari jarraiki, urriaren 20an, ostiralean, Eskolen Eguna egingo dugu. Ikastetxeek ekainaren 30era arte dute zabalik izena emateko epea ikusimikusi@gmail.com helbidean. Lehenbailehen egitea gomendatzen dugu tokia mugatua delako, eta plaza gutxi batzuk geratzen direlako. Antolatzaileontzat ezinbestekoa da eskola-komunitateen presentzia azokan, beraz, ez egin zalantza eta eman izena!

Animatu!