Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-05-06

Parean elkarteak HGL eta generoari buruzko hitzaldi sorta antolatu du

Parean elkarteak haur eta gazte literatura eta genero berdintasuna lotuko dituen tailer eta hitzaldi sorta antolatu du. Elkartean egina du ikerketa bat non HGLn emakumearen irudia nolakoa den aztertu duten liburutegi zehatz batetako funtsak aintzat hartuta. Han bildutako emaitzek lanean jarraitzeko beharraz ohartarazi zien. Hona prestatu duten hitzaldi eta tailerren zerrenda:

Maiatzaren 11an Donostiako Gros auzoan dagoen Tobbaco Days liburu dendan (Secundino Esnaola Kalea, 7an) haur literaturako Lur Gallastegi Zendegi idazlearekin solasaldia egingo dute18:30etik aurrera.

Maiatzaren 26an, Ainara Azpiazu, Axpi, euskal ilustratzaile, komikigile eta muralgilearekin marraztuz haur eta gazte literaturan generoak joka dezakeen paperaren inguruan hausnartzea da asmoa. Hitzordua Errenteriako Lekuona Fabrikan izango da eta 8 eta 13 urte arteko gaztetxoentzat zuzendutako ilustrazio saioa izango da. Saioa 17:30ean abiatuko eta aurrez izena eman beharko da.

Ekainaren 10an, Oiartzungo udal liburutegian, ipuin kontalari, musikoterapeuta, musika irakasle eta aldi berean musikaria den Haizea Loira Matxiñenaren eskutik “Berdintasunari konta eta kanta” saioa eskainiko da, 7 urtetik gorako haurrei eskainia. Hitzordua arratsaldeko 17:30ean izango da.

Ekainaren 21ean, Irungo CBA liburutegian argitaletxeen txanda izango da. Hitzordua 19.00etan izango da eta Pamiela-Kalandrakako haur literaturako arduradun Carmen Elvira eta Alberdania argitaletxeko Jorge Giménez Bech izango ditugu hizlari lanetan.