Hemeroteka

2026-02-25

Oraindik badago lekua lantegietan izena emateko

Martxoaren 9ra arte dago zabalik Irakurketaren bitartekarientzako Lantegiak egitasmoaren bederatzigarren edizioan izena emateko epea. Aurtengoan ere 72 lantegi praktiko eskainiko dizkiegu doan EAEko herrietako eskoletan lan egiten duten bitartekariei, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuari esker.

Bi lantegi mota eskainiko ditugu: gaztetxoen (12-16 urte bitarte) bitartekarientzako izango dira batzuk; haurren (2-11) bitartekarientzako besteak. Bakoitzak, gehienez ere, bi orduko iraupena izango du.

Prest ditugu jada aholkulariek herriz herri garraiatuko dituzten gurditxo gorriak: aurreko urteko (2025) euskarazko uztatik egin dugun aukeraketaren ondoren, 17 ale hautatu ditugu gaztetxoentzat; eta 28 haurrentzat. Fikzio digitalak eta podkastak ere proposatuko dizkizuegu eta aurten, bi zerrendei bonustrack-a ere erantsi diegu!

Zein diren jakin nahi?

Gu kontatzeko irrikan gaude.

Oraindik badago lekua eta erreserba ezazue zuen lantegia hemen!

ERRESERBA FORMULARIOA