Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-03-04

OEPLIk eta Latinoamerika eta Karibeko IBBYren atalek antolatutako mintegian izena eman daiteke

IBBYren barruan gaztelanian aritzen diren atalek —Espainiako OEPLI eta Latinoamerika eta Karibeko IBBYa— mintegia antolatu dute hirugarren urtez eta izena emateko epea zabalik dago. Mintegia online egingo duten arren, izena eman behar da formulario hau beteta. Mintegia martxoaren 20an eta 21ean egingo dute eta gaia ausardia izango da. Hizlari guztiak Hans Christian Andersen sarirako hautagaiak izan dira eta, tartean, Elena Odriozola euskal ilustratzailea dago. Izen-ematea aurreko ostiralean zabaldu zuten eta dagoeneko 600 lagundik gora eman dute izena; iaz 4.500 lagunek jarraitu zuten mintegia. 

Mintegiko programan ausardia ikuspuntu ezberdinetatik jorratuko dute; sortzaileenetik, irakurleenetik eta komunitate bakoitzaren giza ingurumariaren testuingurutik, hots, sortzaileen esparru intimotik inguratzen dituen gizartearen ikuspegiraino, ausardiaren gaiari helduta betiere. Elena Odriozolak martxoaren 21ean, osteguna, parte hartuko du, 17:50ean.